Ikastaroak

Era guztietako Kirol Ikastaroak eskaintzen ditugu. Kirol eta Jarduera Fisiko ezberdinen ikastaro zerbitzu zabala eskaintzen dugu, adin guztietara egokitutako jarduerak.

Kualifikatutako monitoreek eskainitako ikastaro ezberdinak egiteko aukera eskaintzen dugu, instalakuntza publiko zein pribatuetan, baita aire librean ere.

Osasunari bideratutako ikastaroak ere eskaintzen ditugu, esaterako, gimnasia posturala, gimnasia hipopresiboa, pilatesa… ikastaro hauek, instalakuntza pribatu eta enpresetan ere eskaintzeko aukera dago.

Tenisa, padel-a, mendiko bizikleta, patinajea, arku tiraketa, eskalada, igeriketa… ere gure espezialitateen artean daude. Edozein beste jarduera ezberdin nahi izanez gero ere, kontsultatu lasai!